Zabalik dago Agorrosineko kirol jardueretan izena emateko epea

Maider Arregi 2020ko abu. 13a, 09:00

Agorrosineko kirol jardueretan izena eman daiteke irailaren 6ra arte. Kirol jarduerak eta ordutegien informazioa hemen. Zozketa eguna irailaren 10ean izango da eta jardueren hasiera eguna irailaren 17an izango da.

COVID19ak eragindako osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz, erregelamenduan eta programan zenbait moldaketa egin ditu kirol sailak.  "2020-2021 ikasturterako proposamena egin ahal izateko moldaketak dira, bestela ezin zirelako bermatu higiene eta segurtasun neurriak; besteak beste, momentuz, ez ditugu eskainiko haurren igeriketa eta Xfit. Hala ere, aurrerago ikastaro berriak eskaintzeko aukera badago, egingo dugu saiakera, pandemiaren bilakaeraren arabera".

Bestalde, bi aukera berri eskainiko dira: multitraining kalean, hau da, kalean, indarra, erresistentzia, abiadura etab. entrenatzea; bestetik  entrenamendu gidatuak, non erabiltzaileak monitore bat kontratatzen duen sesio baterako. Zerbitzu hori pertsona batentzat edo gehienez 7 laguneko talde batentzat izan daiteke (jardueraren arabera).

Kirol jarduerak eta ordutegien informazioa hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak