Segurtasun neurri zorrotzekin batera bueltatuko da ziklismoa. Eta, Burgosko Itzulira begira egongo dira egunotan mundu osoko txirrindulari zaleak. Inoiz ez du lasterketa horrek halako ikusmina piztu, jendea txirrindularitza gosez delako, eta punta-puntako ziklistak batuko dituelako [Hemen ziklisten zerrenda]. Euskaltel-Euskadirendako hitzordu garrantzitsua da, hainbat urtez Euskadi Fundazio moduan lehiatzen ibili eta gero euren babesle historikoa batu zaie aurten, eta errepidean kolore laranja erakusten hasteko ordua da, baita garai bateko zaleen babesa errekuperatzekoa ere. Ziklista hauek izango dira Burgosen:
- Mikel Bizkarra
- Gotzon Martin
- Ruben Fernandez
- Julen Irizar
- Txomin Juaristi
- Juanjo Lobato
- Mikel Aristi
Hala, Debagoieneko bi txirrindulariek elkarrekin egingo dute debuta taldean. Azken urteotan Euskadi Muriasen egon eta gero Euskaltel Euskadira pasa dira eta gainera, Irizarrek egunotan berriztu du kontratua, beste bi urterako. Luzea izan da lasterketetara itzultzeko itxaron beharreko denbora, baina iritsi da eguna [Gaurko etapa].