Harrera beroa izan du Mice-k Berumugari agur esateko

Xabi Gorostidi 2020ko uztailaren 25a

Euskal musikarien artean ahots berezienetakoa da Miren Narbaizarena –Mice proiektuaren atzean–, eta egubakoitzean bertatik bertara ikusi eta entzun zuten bertaratuek. 100 lagun inguru batu ziren Espoloian Berumugako azken emanaldiaz gozatzeko. Lauko formatuan aritu zen Mice, Joseba Baleztena baxu jotzaile gisa, eta tartean Delirium Tremens-en bertsio bat eta bakarkako abesti hunkigarri bat jo zituen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak