Agorrosin Ekintza Guneko zerbitzuak moldatu egin ditu Udalak COVID-19 kasuak direla eta

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 21a, 15:35

Aurreko egunetan izandako COVID-19 kasuak direla eta segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartu ditu Udalak Agorrosingo kirol-gunean. 

Honako aldaketak egin dituzte zerbitzuetan:

  • Gimnasio eta bizikleta gela itxita egongo dira.
  • Ikastaro guztiak bertan behera gelditu dira.
  • Kanpoko igerilekuaren eta berdegunearen aforoa %40ra jaitsi da.

Bestalde, padela zabalik egongo da, eta igerilekuko kaleek betiko erabilera izango dute.

Herritarrei erantzukizunez jokatzeko eskatu die Udalak: "Egoeraren zailtasuna kontuan hartuta neurri hauek betetzea ezinbesteko ikusten dugu. Zuen aldetik ulermena eta jokaera arduratsua espero ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak