XXX. Kirol Argazkien Lehiaketa abiatu dute elkarlanean Bergarako Udalak eta Aroztegi argazkizale elkarteak. EAEn bizi den direnek parte hartu ahalko dute, eta kirol ekintzak oinarri dituzten argazkiak aurkeztu beharko dituzte –zuri-beltzean edo koloretan–, azaroaren 11 baino lehen.
Guztira, lau sari banatuko dituzte: irabazlearentzat 210 euro eta trofeoa, bigarrenarentzat 180 euro eta trofeoa, hirugarrenarentzat 150 euro eta trofeoa eta herriko onenarentzat 120 euro eta trofeoa. Sari banaketaren ostean, argazkiak ikusgai jarriko dituzte Aroztegi aretoan, azaroaren 20tik abenduaren 6ra bitartean.
Bestetik, lehiaketak Argizaiola txapelketarako sailkatzeko aukera ere ematen duela azaldu dute antolatzaileek.
Lanak entregatzeko, udaletxera
40x50 zentimetroko kartulinatan aurkeztu behar dira argazkiak eta bi aukera daude: udaletxera zuzenean eramatea edo postaz bidaltzea (Bergarako Udala / Agorrosin Kirol gunea (argazki lehiaketa) / Boni Laskurain 21 / 20.570 Bergara).