Hiru antzerki arin ikusgai eguenean, Errekalde parkean

Jone Olabarria 2020ko uzt. 20a, 15:04

Xabi Lopez, Esti Curiel eta Aitor Borobia.

19:00etan hasita, Xabi 'Jabato' Lopez, Esti Curiel eta Aitor Borobiak eskainiko dute emanaldia Errekalde parkean. Piezek 20 eta 30 minutuko iraupena izango dute eta euria egitekotan Seminarixoko karpan egingo dituztela jakinarazi dute udaletik.

Bergarako udako kultura eskaintzaren baitan antolatuta, hiru antzerki arin egongo dira ikusgai eguenean, Errekalde parkean. 19:00etan hasita, hiru aktorek hiru pieza labur eskainiko dituzte: Xabi 'Jabato' Lopezek, Amorica lana eskainiko du, gazteleraz, Esti Curielek euskarazko Rosi Ni lana taularatuko du eta Aitor Borobiak Terapia lana, gazteleraz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak