Beste itxura bat hartzen ari da San Martzialerako bidean dagoen tunela

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko uzt. 19a, 12:55

Murala egiten ari dira herriko bi artista Bergaratik San Martzialera bidean dagoen tunelean. Eguenean hasi ziren pareta txukuntzen Sortwo eta Remak, eta lana bihar edo etzi goizean amaitzea espero dute.

Tuneleko paretatako baten ari dira murala egiten. Tamaina handiko da. Margoaren izkiña banatan bi aurpegi egingo dituzte eta tartean beste ilustrazio bat. Eguen iluntzean pareta txukuntzen hasi ziren, espatulekin, eta egubakoitzean hasi ziren aurretik paperean egina zuten bozetoa paretan margotzen. Aurpegiak egiten ari ziren domeka goizean; euren asmoa da bihar edo etzi goizean amaitzea. "Ibilgailuak aparkatzen ziren lehen hemen. Orain oinezkoendako bidea da, argiak ere jarri dituzte eta muralarekin beste itxura bat hartuko du. Espazioen eraldaketan arteak aldatzen laguntzen duela ikusiko da", esan dute elkar ondi ezagutzen duten artistek.

Kultura Mahaiak eta Bergarako Udalak antolatutako udako kulturako programaren baitan ari dira murala egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak