Datorren urteko kuotak txikiagoak izatea erabaki du Bergara Kirol Elkarteak

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko uzt. 18a, 13:35

Egubakoitz iluntzean BKE-k egindako urteko batzarra

Urteko batzarra egin zuen atzo Bergara Kirol Elkarteak eta hartutako erabakien artean horixe: %20ko beherapena izango dutela kuotak denboraldi berrian COVID-19aren eraginez.

Bergara Kirol Elkarteko hamabost bazkide elkartu ziren atzo egindako urteko batzar orokorrean. Urteko kirol laburpena egin zuten eta diru kontuak ere izan zituzten hizpide, bukatuta dagoen denboraldiarenak eta datorrenak izango duen aurrekontua onartu zituzten, esaterako.

Datorren urtera begira zalantza asko daudela adierazi du Josu Elorzak, BKE-ko presidenteak, eta gaineratu du birusak markatuko duela denboraldi berria: "Ez dakigu noiz hasiko garen, aldagelarik izango dugun, ikusleak izango diren... kantina ireki ahalko dugun ere ez dago jakiterik. Sail guztiek egoerak baldintzatutako aurrekontuak prestatu dituzte, kontinuistak, gastu kontrol handiarekin".

Kuotei dagokionez, datorren denboraldiko kuotetan %20ko deskontua egitea erabaki zuten, COVID-19 birusaren eraginez. Deskontu hori talde federatuetan, futbol eskolan eta bazkideetan egingo zaie. Baita enpresa eta kolaboratzaileei ere, babesletza eta laguntzetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak