Lanaren gaineko azalpenak emango dizkiete gerturatzen direnei, eta herritarrek dituzten galderak erantzun ere bai. Helburua da igande edo astelehenerako bukatzea mural hori.

Remak eta Sortwo muralista bergararrak horma-irudi bat margotzen hasi dira San Martzialera bidean dagoen tunelean, Kultura Mahaiak eta Udalak antolatutako udako kulturako programaren baitan. Herritarrei nola lan egiten duten erakusteko gertu agertu dira muralistak; hortaz, interesa dutenak ager daitezela domekan, 11:00etan.
Lanaren gaineko azalpenak emango dizkiete gerturatzen direnei, eta herritarrek dituzten galderak erantzun ere bai. Helburua da igande edo astelehenerako bukatzea mural hori.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.