Agorrosingo zelaia prestatzen, datorren denboraldiari begira

Jone Olabarria 2020ko uzt. 17a, 16:05

Agorrosin futbol zelaia, eguaztenean, belarra moztu eta haziak bota ostean.

Konfinamenduan belarra usteldu ostean, abuztu amaierarako erabilgarri egotea espero du BKEk

Bergara Kirol Elkartearen arabera, konfinamenduan ez dute baimenik izan Agorrosingo fut-bol zelaiaren mantentze-lanetarako, eta, ondorioz, zelaiaren egoera "tamalgarria" zen. Zelaiaren egoera txarra eta Ipintza erdia solarium modura erabiltzeko neurriak hala, entrenamendu saioak zailduko zituela azaldu zuten BKEtik alarma egoeraren ostean.

Lanetan hasita

Iosu Elortza presidenteak ekainean azaldutakoaren arabera, belarra usteldu egin zen beheko aldetik, eta, hortaz, belar hori aldatu beharra zegoen, horretarako kanpoko enpresa bat kon-tratatu beharrarekin, klubarentzat horrek dakarren inbertsioarekin. Egoera ikusita, azken egunetan hasi dira datorren denboraldiari begira Agorrosingo futbol zelaia prestatzen, denboraldi-aurreari begira egoera onean izateko lanekin: "Belarra moztu eta hazia bota dute; orain, abuztu hasierara arte, belarrari hazten utzi behar zaio. Abuztu amaierarako erabilgarri egongo dela aurreikusten dugu".

Ohiko batzarra, gaur

Era berean, Bergara Kirol Elkartearen urteroko batzar orokorra egingo dute Irizar Jauregian gaur, 18:30ean lehen deialdia eta 19:00ean bigarrena. Iosu Elorza lehendakariak azaldu duenez, ez dute aurreikusten "ezer berria" lantzea. Gai zerrendak zehazten duenez, kirol sailaren txostena eta txosten ekonomikoa aztertu eta datorren denboraldirako aurrekontua eta kuoten onarpena izango dira gai nagusiak. Galderen eta bestelakoen txandarekin itxiko dute batzarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak