Eyharts bergararrak eta Sara Zozaya entzungai

Jone Olabarria 2020ko uzt. 17a, 19:09

Sara Zozaya donostiarrak ingelesezko kantak taularatuko ditu, batez ere.

Bihar eskainiko dute kontzertua, 22:30ean hasita, oxirondo plazan. Sara zozaya donostiar gazteak indie-folk doinuak eramango ditu taula gainera, bere azken lana aurkeztuta: 'Lili'. Eyharts bergararrek musika eta irudia izango dituzte ardatz nagusi.

Udako kultura eskaintzaren baitan antolatutako emanaldietako hainbatez gozatzeko aukera izango da asteburuan zehar. Oraingoan ere eskaintza zabala prestatu dute, eta bihartik bertatik hasita, Sara Zozaya eta Eyharts ikusteko aukera egongo da, Oxirondo plazan, 22:30ean hasita.

Indie-folk doinuak entzungai

Donostian jaiotako abeslaria da Sara Zozaya. Akordeoiarekin hasi zen musikaren munduan, 12 urte zituela, eta bere abestiak sortzeari ekin zion, gitarra eta teklatuekin. Gaur egun, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gainera, bakarkako bideari ere ekin dio. Bergaran eskainiko duen kontzertuari dagokionez, batez ere ingelesezko abestiak aurkeztuko ditu, gai existentzialekin eta eguneroko bizitzako kontuekin zerikusia dutenak, guztiak artistak berak izendatzen duen darky indie-folk estiloan.

"Laburra eta intimista"

Hain zuzen, ekainaren 19an argitaratu zuen abeslari donostiarrak LiliI izeneko EParen laugarren aurrerapena. Lili lanean, "bizi dugun etengabeko frenetismoa alde batera utzi eta geure burua entzutera" gonbidatzen du entzulea Zozayak. Pop alternatiboarekin eta erritmo elektronikoekin esperimentatu nahi izan du I lanean, euskal musikaren tradizioarekin elkartuz estilo bakarra sortuta. "Disko labur intimista eta progresiboa da", artistaren hitzetan.

Bergararren presentzia

Sara Zozayaren emanaldiaren ostean iritsiko da Eyharts bikote bergararraren txanda. Azaldu dutenez: "Zuzenean dira gure emanaldi guztiak, eta, hortaz, ezberdinak dira denak". Hasierako doinu elektroniko dantzagarriak alde batera lagata, musika elektroniko lasaiagora eman dute saltoa, musika anbietalagora, taldeko kide Jokin Guridik adierazi duenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak