Espoloian izango dan kontzertua, 22:00etan. Pablo Pérez (gitarra eta ahotsa), Gabri Casanova (Hammond organoa) eta Javier "Skunk" Gómez (Bateria) dira bihar Bergarako Berumuga musika zikloaren baitan kontzertua eskainiko duten musikariak. Euren artista gogokoenak omenduko dituzte kontzertuan ibilbide handiko hiru musikariek; funk, soul, rock eta blues doinuak nahastuz.