Amaia Arranz arkeobotanikan adituak hitzaldia emango du bihar, Bergaran

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 14a, 13:05

Arranz Ekialde Hurbileko ikerketa batean. Iturria: Amaia Arranz

Laboratorium museoan izango da saioa 19:00etan, baina bertaratu ezin direnentzat, Goienak zuzenean eskainiko du berbaldia goiena.eus webgunean.

Amaia Arranz Otaegi arkeologo tolosarrak zerealen eta leguminatxoen jatorriaz jardungo du bihar Bergaran, Laboratorium museoak eta Bergarako Udalak sustatutako ZTB jardunaldien baitan. 2020ko lehen hitzaldia izango da berea.

Bilduma bat kaleratu berri dute zientzia gizartera zabaltzeko, eta bertan askotariko gaiak landu dituzte: suaren sorrera, megalitismoa, generoa... Arranzek ordea, bilduma horretarako idatzi duen liburuxkan, egun kontsumitzen diren espezieen eta produktuen jatorri historikoa landu du. Hori izango da hitzaldiaren oinarria: "Batez ere, zerealez eta leguminatxoez arituko naiz. Nondik datozen kontatzeaz gain, historian zehar nola erabili diren eta noiztik erabili diren erakutsiko dut".

Arranzen aurkikuntza historikoa

Arranzen aurkikuntza batek historia aldatu zuen duela bi urte: momentura arte aurkitutako ogi arrasto zaharrena –14.600 urte zituena– aurkitu zuen Jordaniako aztarnategi batean, eta paleolitoaren garaiari lotutako usteak aldatu zituen. Hala, beti uste izan denaren kontrara, ogia nekazaritzaren aurretik asmatu eta kontsumitzen zela baieztatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak