Sare sozialak modu eraginkorrean erabiltzen jakiteko saioak Bergarako komertzio txikiarentzat

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko uztailaren 13a

Bedelkarren azoka berezietako bat frontoian, artxiboko argazki baten.

Udalak, Bedelkarrekin lankidetzan eta Bergara Bizi ekimenaren barruan, komertzio, ostalaritza edo bestelako negozioak dituztenek sare sozialak erabiltzeko hiru hilabeteko aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua eskainiko du; Goiena komunikazio taldeko adituak arituko dira irakasle lanetan.

Formakuntza honen helburua da sare sozialak modu eraginkorrean erabiltzen jakitea eta salmentak bultzatzeko autonomia garatzea:
"Zertarako? Zure bezero direnekin konektatzeko eta bezero berriak lortzeko. Ondorioz, zure salmentak gehitzeko aukera izango duzu".
Bihar, uztailak 14,izango da izena emateko azken eguna, 608 71 07 64 telefono zenbakira deituta. Bedelkarreko bazkideentzat doako saioak izango dira eta bazkide ez direnak 50 euro ordaindu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak