Bihar egingo duten Zumba ikastaroan parte hartzeko aukera dago oraindik

Jone Olabarria 2020ko uztailaren 13a

Arratsaldeko 17:00ean hasita, bi orduko saioa eskainiko dute Camden Townen eskutik bihar Seminarioko karpan.

Camden Townen eskutik, Zumba ikastaroa egingo dute bihar, uztailak 14, Seminarioko karpan. Arratsaldeko 17:00ean hasita, bi orduko iraupena izango du eta udaletik jakinarazi dutenez, ikastaroa distantzia neurriak errespetatuz eta segurtasun neurriak hartuta egingo da. Partehartzaileek musukoa erabili beharko dute.

Parte hartzaile kopuru mugatua da eta plazak  izen emate ordenaren arabera onartuko dira. Udal webguneraren bitartez eman behar da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak