Bergarakoa da Debako istripuan hil den gidaria

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 13a, 12:07

N-634 errepideko irudia. Iturria: Google Maps

Atzo gauean bi autok istripua izan zuten N-634 errepidean –Debako udal-barrutian–, eta 4 pertsona zauritu ziren eta lagun bat hil zen.

22:00etan izan zen istripua, eta oraindik Ertzaintza horren arrazoia ikertzen ari da. MG eta Volkswagen Touran batek aurre-alboz talka egin zuten, eta suhiltzaileen laguntza behar izan zuten gidariak autoetatik ateratzeko.

Anbulantzia medikalizatuko langileek Bergarako 41 urteko gidariaren heriotza baieztatu zuten, eta gainerako lau lagunak –gidari bat eta hiru bidaiari– larri zaurituta eraman zituzten Donostiako eta Mendaroko ospitaleetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak