Datorren larunbatean, hilak 18, Jose Miguel Laskurain Bergarako Txistulari Bandako eta Musika Eskolako orkestrako zuzendariak hitzaldi irekia eskainiko du. Adierazi duenez, zuzendariak orkestra eta Alos Banda Zuzendaritzan garatzen duen zeharkakotasunaren teknika ezagutarazi eta azalduko ditu: "Teknika ezagutzeak soluzioak eta erraztasunak ematen dizkio edozein musika taldeko zuzendariri, kalitatea eta lortutako soinu-kalitatea hobetzeko".
Antolatzaileen esanetan, zuzendarien besoen "ohiko mugimenduaz gain", badira zuzendaritza eskoletan irakasten ez diren beste kontu batzuk ere, eta horiek entseguen eta kontzertuen emaitzak "argi eta garbi" hobetzen dituztela iritzi dute: "Teknika egokiekin posizionamendu-, arnasketa- harreman-teknikak eta garapen fraseologiko eta erritmikoen teknikak hobetu daitezke".
Hitzaldia arratsaldeko 20:00etan izango da, eta Zoom plataforman esteka hau baliatuz sartu ahalko da.