Segurtasun neurriak
Espoloiko emanaldira herritar ugari gerturatu ziren eta hainbat segurtasun neurri bete behar izan zituzten, ekimenaren aurkezpenean Bergarako Udal ordezkariek azaldu bezala. Kontzertuaren gunea, zintekin zehaztua egoten da eta horrekin batera, herritarrak sartu aurretik eskuak garbitu behar izaten dituzte, ondoren, distantziak mantenduta eseri ahal izateko.
Anaut taldearen emanaldia
Datorren astean Anaut taldearen txanda izango da eta egubakoitzean, hilaren 17an, Espoloian izango da, 22:00etatik aurrera.