Betiko rock-and-rolla eta hitz dibertigarriak batuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko uzt. 10a, 09:22
Siniestro Total-eko baxu-jole Oscar Avendañok gidatzen du The Bo Derek's. Argazkia: Gaztelupeko Hotsak.

Rias Baixasko jatorri izena duen The Bo Derek's power hirukotea izango da gaur, egubakoitza, Espoloian, 22:00etan, egingo duten Berumuga musika zikloko talde protagonista; ikusleek eserita egon beharko dute eta edukiera mugatua dauka.

Siniestro Total taldeko baxu-jole Oscar Avendañok gidatzen du The Bo Derek's hirukotea, eta alboan ditu Jorge Lorre eta Rufus El Guarro –Deadwood, Los Wavy Gravies...–. "Talde handietako musikariek sarritan bigarren formazio bat izaten dute proiektu pertsonalagoak gauzatzeko, eta hori da Avendañoren kasua ere. Beste proiektuekin agenda estua izaten dute eta horregatik ezin dute gura beste emanaldi egin The Bo Derek's taldearekin; hain zuzen, gaurkoa, galdu ezineko aukera bat da", dio Gaztelupeko Hotsak ekoiztetxeko Ubane Uzinek.

Rock-and-roll "biluzia"

Hirukoteak izenean adierazten duen adar-jotzea eta umorea nabaria da euren kantuen hitzetan ere, hitz oso ironikoak dituzte, eta emanaldi dibertigarriak egiten dituzte. Iaz argitaratu zuten 10 izeneko lana, eta hedabideek eta publikoak aho batez goraipatu zuten.

The Bo Derek's taldeak ez duela ezer berririk asmatu diote antolatzaileek, horretarako beharrik ez dutela gaineratuta: "Errepertorioa rock-and-roll biluziaren erakustaldi bikaina da, gehigarririk gabea, leher egin arte dantzatzeko modukoa. Hain-bat taldetan ikusten dugu, ustezko modernitate edo sofistika-ziotik abiatuta indarra galtzen dutela kantuek, baina ez da hori euren kasua. Baxu, gitarra, ba-teria eta ahots egiturarekin ereserkiak egiten dituzte. Erritmoa, riff-ak eta letra autobiografikoak dituzten konposizioak dira eskaintzen dituztenak; hori guztia, abesti ezagunen bertsio zoragarriekin batera. Besteak beste, Smokey Robinson-en Mermelada eta First I Look At The Purse. Tranparik bako abestiak dira, grinarekin sortuak eta erraietatik kantatuak".

Berumugaren hasiera bikaina

Tito Ramirez Combo seikoteak zabaldu zuen aurreko astean egitaraua; Gaztelupeko Hotsak-eko Joxe Felix Xarra Azkarateren esanetan, aurreko aldiekin konparatuz ezberdina izan bazen ere, giro ona sortu zen: "Kalitateko kontzertua eskaini zuten eta jendeak oso ondo pasatu zuen, eserlekuetan jarrita, baina hankak eta buruak astinduz, eta "beste bat!" eskatuz. Aulki gehienak bete ziren, baina batzuek nahiago izan zuten alboetan zutik geratu edo bertako tabernetako mahaietan jarri. Jendea lasai ibili zen, giro onean. Urtero Berumugara etortzen den jendea ere han zen".

Hurrengo asteko kontzertuak

Anaut madrildarra Trio Bravo taldeak lagunduta izango da Berumugako hurrengo proposamena, eta, zapatuan, Sara Zozayaren eta Eyharts-en emanaldia Oxirondo plazan eta Aritzeta abesbatzarena Santa Marina parrokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak