Ekimen honen helburua da, Bergarako negozio txikiak indartzea eta ematen duten zerbitzua erakargarria bihurtzea. Gaurko tailerrean, lehenengoan, komertzioen testuingurua ezagutu dute eta dituzten arazoak zein erronkak aztertu dituzte. Bigarren saion, berriz, aurrera egiteko ideiak edota proposamenak garatuko dituzte eta azkenik, ikasitakoa praktikan jartzen saiatuko dira.