Barneko turismoa indartuko dela baliatuta, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta hainbat udalek Bertatik Bertara ekimena abiatu dute bisitarien zein herritarren artean euskarara sustatzeko: "Ikusarazi eta gogorarazi nahi dugu herriak erakusteko dituen altxor guztiez gain, euskara ere baduela, gure berezko hizkuntza den altxorra".
Bergarako Udalak herriko 44 jatetxe eta tabernatan 23.000 mahai-gaineko banatuko ditu, eta horietan, euskarazko oinarrizko hitz eta esamoldeak egongo dira, bost hizkuntzatara itzulita: "Horren bitartez euskararen presentzia indartu nahi da eta euskara ez dakitenei ohiturak aldatzeko baliabideak eskaini". Bestetik, herriko negozioei gonbidapena egingo diete euskara gehiago erabiltzeko eta kanpainaren kartela eta informazioa ere banatuko zaie.
Debagoieneko beste herri batzuetan ere bai
Bergaraz gain, bailarako herri gehiagotan ere abiatuko dute kanpaina; hain zuzen ere, Aramaion, Elgetan eta Oñatin. Herri guztien zerrenda UEMAren webgunean dago ikusgai.