Hauteskundeetako kartelak kendu edo apurtu egiten dizkietela salatu du EAJk

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko uztailaren 6a

EAJren hauteskundeetako kartel batzuk apurtuta. Argazkia: Bergarako EAJ.

Uztailaren 12ko hauteskundeetarako baimendutako lekuetan jarritako kartelak "egunero" berritu behar izaten ari direla salatu du Bergarako EAJk: "Ekintza horiek egiten ari diren ezezagunek argi eta garbi uzten dute agerian euren jarrera antidemokratikoa, eta karteletan agertzen diren ideiekiko agertzen duten errespetu eza. Irmoki salatu nahi dugu batzuen demokrazia eredua eta errespetu falta". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak