Alarma egoera osteko bandaren lehen kontzerturako sarrerak, uztailaren 7tik aurrera eskuragarri

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko uzt. 6a, 15:27
Bergarako Bandaren kalejira, ekainaren 28an.

Ekainaren 28an kalejira egin zuten, eta uztailaren 19an alarma egoeraren osteko lehen kontzertua eskainiko du Bergarako bandak; udal pilotalekuan izango da, 12:30ean. Kontzertua doakoa da, baina sarrerak aldez aurretik hartu behar dira. Uztailaren 7an, 9an eta 16an eskuratu ahalko dira, Seminarixoko leihatilan, eta pertsona bakoitzak lau sarrera hartu ahalko ditu gehienez.

Sarrerak hartu ahal izango dira honako egun hauetan, Seminarixoko leihatilan: uztailaren 7an, 11:00etatik 13:00etara; uztailaren 9an, 18:00etatik 20:00etara; eta uztailaren 16an, 18:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak