Herritar ugari gerturatu ziren atzokoan Espoloira Berumuga ekimenaren baitan antolatutako kontzertuaz gozatzera. Emanaldia edukiera mugatuarekin eta eserita egin bazuten ere, herritarrek gogoz hartu zituzten Ramirezen doinu dantzagarriak.
Berumuga ekimenaren baitan, Tito Ramirezek eta bere lantaldeak kontzertua eskaini zuten atzo Espoloian. Latindar rock-and-roll, boogaloo eta shake-and-soul doinuak eraman zituzten taula gainera, bertaratu zirenen gozamenerako.