Amillagako ingurunea berrurbanizatzeko lanak direla eta, astelehenetik aurrera zirkulazioan hainbat aldaketa izango direla jakinarazi du Bergarako Udalak. Ibilgailuen noranzkoa seinalizatuta egongo da eta Soraluzerako noranzkoa duen autobus geltokia Ernai kaleko 3. zenbakira mugituko dute, obrak bukatu artean. Bergarako noranzkoan dagoen autobus geltokia ez da momentuz mugituko.