Iraileko arratsaldeetan egiteko ikastaro trinkoak prestatu ditu Bergarako Udal Euskaltegiak, HABEko azterketetara begira. B1, B2, C1 eta C2 mailak landuko dituzte, eta matrikula egiteko epea uztailaren 10ean bukatuko da.
Izena emateko 943 764 453 telefonora edo euskaltegia@bergara.eus helbide elektronikoa jarri dituzte erabilgarri baina bertara joateko aukera ere badagoela azaldu dute.