"Bergarako Udala ausart portatu da, eta asko eskertzen dugu Berumugarekin aurrera egitea", dio Gaztelupeko Hotsak ekoiztetxeko Ubane Uzinek, eta hala aurkeztu du aurtengo eskaintza: "Aurrekontua murritzagoa da, baina egitarau interesgarria eta eklektikoa osatu dugu; boogalooa, latindarra, funka, soula, rock-and-rolla... entzungo ditugu Espoloian; Euskal Herrian lehenekoz izango dira talde gehienak. Atzerriko taldeak gonbidatu izan ditugu; aurten, gertuagokoak dira, baina goi mailakoak".
Gorantz doan artista
Musika independentearen sarien bueltan ezagutu zuten Gaztelu-peko Hotsak-ekoek Tito Ramirez. "Oso azkar ari da gorako bidea egiten, eta orain gonbidatzen ez badugu, aurrerago zaila izango da gurera ekartzea. Zazpikote formatuan datoz, bost musikari eta bi abeslari; oso dantzagarriak eta ikusgarriak dira".
Siniestro Total-eko baxu-jolea
Galiziako talde ezaguneko Oscar Avendañok duen musika proiektua da The Bo Derek's. "Lehen mailako musikaria bere B proiektuarekin dator. Hirukote dibertigarria da; rock-and-roll zaharra hitz ironikoekin abestuta. Ez dute askotan jotzen; galdu ezineko aukera, beraz".
"Oholtzako artistak"
Hala aurkeztu ditu Uzinek hirugarren egubakoitzean izango diren Anaut madrildarrak. "As-kotan ekarri ditugu Euskal Herrira, maitagarriak dira, oso zuzeneko onak dituzte. Formazio ezberdinetan jarduten dute, eta hirukote moduan datoz gurera".
"Euskal musika modernoa"
Miren Narbaizaren Mice proiektuak borobilduko du eskaintza. "Sorkuntza eta formetan asko arriskatzen du, eta horregatik da interesgarria eta ezberdina, eta alboan dituen hiru musikariak Euskal Herriko top-ak dira".
Egitaraua
Espoloian, 22:00etan, doan. Edukiera mugatua izango dute. Ikusleek eserita egon beharko dute, aurrez antolatzaileek jarritako eserlekuetan.
- Uztailak 3: Tito Ramirez Combo (Boogalooa, latindarra, soula.)
- Uztailak 10: The Bo Derek's (Old school rock-and-rolla).
- Uztailak 17: Anaut-Trio Bravo (Bluesa, funka, soula).
- Uztailak 24: Mice-Miren Narbaiza Group (Knatagintza, pop-rocka).