Bikotekako frontenis txapelketan 61 bikotek eman dute izena

Jone Olabarria 2020ko eka. 30a, 15:48

Atzo jokatu zituzten lehen partidak Bergarako bikotekako frontenis txapelketan izena eman duten bikoteetako batzuk. Guztira 61 bikotek eman dute izena uztailean zehar egingo duten txapelketan, "esperotakoa baino askoz gehiago"

Antolakuntzatik azaldu dutenez, uste baino bikote gehiagok eman dute izena aurtengoan bikotekako frontenis txapelketan: "Hogei eta hogeita hamar bikote inguru espero genituen eta guztira 61 bikotek eman dute izena, hasieran espero genuen baino dexente gehiago dira". Herritarren artean txapelketak harrera "ona" izan duela adierazi dute eta jendea jokatzeko "gogotsu" dagoela adierazi dute.

Bikote mixtoak ere

Neskei dagokienez, 11 bikote animatu dira txapelketan parte hartzera eta 48 mutilen kasuan. Bikote mixtoen kasuan bi bikotek eman dute izena. Atzo hasi ziren lehen partidak jokatzen, bost guztira, eta antolakuntzatik zehaztu dutenez, egunero bost eta hamar partidu inguru jokatzeko asmoa dute.

Lau pilotalekutan

Bergarako pilota sailaren eta Udaletxearen laguntzarekin antolatu dute bikotekako frontenis txapelketa. Segurtasun neurriekin, herriko lau frontoitan jokatuko dituzte partidak; Boluko pilotalekuan, Udal pilotalekuan, Angiozarren eta Osintxun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak