Aurten ere igo dira San Martzialera letania errezatzen

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 30a, 10:12

San Martzialera igo den taldetxoa. Argazkia: Pedro Garitano.

Ekainaren 30ean, San Martzial eguna, letaniak otoitz eginaz igotzea San Martzialera da ohitura Bergaran. Eta aurten ere halaxe egin du taldetxo batek Jon Molina parrokoa gidari hartuta. Santa Marina parrokiatik 07:30ean abiatuta, aldapan gora tipi-tapa joan dira, letaniak abestuaz.

80 lagun elkartu izan dira San Martzial egunean beste urte batzuetan; aurten, baina, ez da halako jendetzarik izan. Segurtasun neurriak kontuan hartuta ermitara ez sartzea erabaki dute distantziak mantentze aldera.

Urteko egunik berezienetakoa izaten da San Martzialgo erromeria bergarar askorendako. Aurten, uztailaren 5ean izan behar zuen horrek baina bertan behera utzi dute. Egun horretan esaten zen meza ere ez dela egingo jakinarazi dute parrokiako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak