Zuzenean

Bergarako udalbatzaren ekaineko osoko bilkura

Mirari Altube Arrese 2020ko ekainaren 29a

Bergarako udalbatzak ekaineko ohiko osoko bilkura egingo du gaur, astelehena. Mahai-gainean izango dituzten gaien artean daude Gureak Lanean enpresarekin sinatu gura duten hitzarmena eta 2020ko ordenantza fiskalak aldatzeko proposamena.

Hona hemen gai-zerrenda:

  • 1. 2020ko maiatzaren 25eko eta ekainaren 15eko akten onarpena.
  • 2. Alkatearen jakinarazpenak.
  • 3. Gureak Lanean enpresarekin sinatzea proposatzen den hitzarmenaren onarpena.
  • 4. 2020ko ekainaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean berraztertze errekurtsoa aurkezteko hartutako erabakia baieztatu eta osatzeko proposamena.
  • 5. Udaleko aurrekontuaren 5. kreditu aldaketa onartuz 2020ko maiatzaren 5ean emandako Dekretuaren berri ematea.
  • 6. 2019ko Kontu Orokorraren onarpena.
  • 7. 2020ko ekainaren 4an Dekretuz hartutako erabakia, diru-laguntzen plan estrategikoa aldatuz, baieztatzeko proposamena.
  • 8. 2020ko ekainaren 12an Uda Aktiboa izeneko programaren prezio publikoak aldatuz hartutako erabakia baieztatzeko proposamena.
  • 9. COVID-19aren ondorioz 2020ko ordenantza fiskalak aldatzeko proposamena.
  • 10. SOS Arrazakeriak aurkeztutako mozioa.
  • 11. Orain Ardura herritarren ekimenak aurkeztutako mozioa.
  • 12. Eskaera eta galderak.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak