Bedelkarreko ordezkariek adierazi dutenez, asmoa da arropa, osagarri eta bestelakoak denda kanpora ateratzea. Esandako moduan, merkealdietan erosketaren bat egiten duten bezeroekin hamabi manikura zozketatuko dituzte: uztailaren 1etik 4ra bitartean egindako erosketa-txarteletan, bezero bakoitzak bere izena eta telefono zenbakia jarri beharko ditu, eta zozketarako dendan utzi.