Uztailaren 1ean hasita, tailerrak, dastatzeak eta ikastaroak egingo dituzte, betiere, distantzia eta segurtasun neurriak errespetatuta. Lehenengo saioa garagardo-dastatzea izango da: San Juan auzoan egingo dute, uztailaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan. Bost garagardo dastatzeaz gain, gazta eta ogia ere egongo dira parte-hartzaileentzat.
Uztailaren 2an, eskulan tailerra antolatuko dute helduentzat, Izederren eskutik. Poltsa serigrafiatua egingo dute, seminarioko karpan 17:00etan. Bestetik, beste tailer bat ere egingo da hilaren 16an, 17:00etan, haur eta gazteentzat. Kasu horretan ere Izeder izango da ikastaroa emango duena, eta txartel pertsonalizatuak egingo dira scrapbooking teknika erabilita.
Bi dantza ikastaro ere bai
Uztailaren 14an eta 28an, 17:00etatik 19:00etara, Camden Townek bi ikastaro emango ditu dantzari lotuta. Lehenengoa Zumba tailerra izango da, eta bigarrenean saltsa izango da nagusi.