Arragoaren folk doinuekin itzuli dira zuzenekoak Bergarara, normaltasun berriaren barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko eka. 27a, 11:01

COVID-19aren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten martxoaren 13an St. Patrick's Day egunaren bueltan eman behar zuten kontzertua, eta horregatik atzo gogo eta ilusio bereziarekin taularatu zen Bergarako Arragoa taldea: "Oso gustura egon gara eta uste dugu publikoak ere gozatu duela".

Euri arriskuagatik seminarioko karpan egin zuten kontzertua eta segurtasun tarteak mantenduz jarri ziren eserleku guztiak bete egin ziren; karparen aldeetatik kontzertua ikusteko ere batu zen jendea. "Oso gustura egon gara, izugarri gozatu dugu. Eta publikoaren jarrera ikusita, uste dugu eurek ere disfrutatu dutela. 13 abesti jo ditugu, herrialde ezberdinetako doinuak: irlandarra, eskoziarra, bretainiarra, suediarra, AEBtakoa, galiziarra... Eta amaitzeko euskal abesti batzuk jo ditugu", adierazi dio GOIENAri taldeko kide Lauri Azkargortak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak