Bergarako Herrilagunak kalean dagoen Telefonicako eraikineko koadro elektrikoak sua hartu du iluntzean. Garrak atera dira eta herritarrek udaltzaingoan parte eman eta hara joan dira udaltzainak. Su-itzalgailu batekin amatatu dute sua. Segurtasun neurriak betez, baina, Iberdrolara ere pasa dute abisua eta suhiltzaileak ere joan dira, sua erabat itzalita zegoen edo ez ikusteko.