Bergarako 'Mozkorra parregarri' ageri da Euskaltzaindiaren bigarren antologian

Uxue Igarza Loiola 2020ko ekainaren 24a

Liburuko orrialdean argitaratu duten argazkietako bat.

Euskal Literaturaren Antologia. 2. Errenazimentutik Ilustraziora lana argitaratu du Euskaltzaindiak, eta bertan XVII. eta XVIII. mendeetako euskal literaturaren inguruan dihardute.

2015ean Euskal Literaturaren Antologia 1: Erdi Arotik Errenazimentura argitaratu zuen Euskaltzaindiak, eta orain, bigarren antologia aurkeztu berri du: 2. Errenazimentutik Ilustraziora. Ia 700 orrialdeko liburuan, antzerkien atalean, Xabier M. Muniberen lana ageri da: Mozkorra parregarri, historiako lehen euskal opera.

"Bergarako Mozkorra parregarri opera-taldeari duela bost urte estreinatu genuen ikuskizuneko argazki-bilduma eskatu ziguten", azaldu du Valen Moñux taldeko zuzendariak, eta liburuan argazki horiek erakutsi dituztela gehitu du. Horrela, Euskaltzaindiak argitaratu duen liburuko orrialde oso bat hartzen du obrak: "Argazki horiek Euskaltzaindiaren Ilustrazioari buruzko argitalpen batean agertzeak Euskal Herriko literaturaren historian ofizialki sartu gaitu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak