Lorentxoko, proiektu bizia

Goiena 2020ko eka. 19a, 10:22

Hilabete honetan, tarte hau Grupo Eibarren sustapen berezi bati eskaini nahi diogu: Lorentxoko. Zergatik da berezia?

Duela 15 urte baino gehiago, Grupo Eibarrek bisio bat izan zuen: Bergaran bizitegi-multzo bat eraikitzea, etxebizitza berriak, zabalak eta zerbitzu guztiak oso gertu dituztenak eskaini ahal izateko. Horrela sortu zen LORENTXOKO, oso ikuspegi garbiak dituen bizitegi-eremu berria, merkatuak une hartan eskatzen zuena eskaini ahal izateko. Gazteentzat pentsatua, familientzat... berdeguneekin eta haur-parkeekin. Etxebizitza oso zabalak; guztiak ere, terrazarekin, sukaldearekin eta kalitatezko ekipamenduarekin. Bezero bakoitzaren gustuko etxebizitza pertsonalizatuak, Grupo Eibarrek bakarrik baitaki hori eskaintzen. Horrela da Lorentxoko, luxuzko kalitateak preziorik lehiakorrenean.

Urteak joan eta krisia etorri, pixkanaka-pixkanaka merkatuak beste gauza batzuk behar izan ditu, eta Lorentxokok eboluzionatzen jakin du. Familien ziurgabetasuna eta erosteko ahalmena ezegonkorra izan da urte hauetan zehar, baina Lorentxokok hasieratik agindu zuena eskaintzen jarraitu du: kalitatezko etxebizitzak, prezio baxuetan eta arnasgune ireki batean.

Merkatuaren joerei jarraituz, Grupo Eibarrek entzun egin du, eta azken edizio honetan: Lorentxoko P23k kalitate bikainari, pertsonalizatzeko aukerei eta terrazei eusten jarraitzen du, baina aurreko edizioetan baino etxebizitza estuagoak ditu metroetan eta prezioetan. Horrez gain, zure ongizaterako espazio komunak ere barne hartu ditu, hala nola egoiliarrentzako gimnasio esklusiboa, plazak eta haur-parkeak. LORENTXOKO, beraz, bizitzaren funtsa da, pertsonek urteetan zehar izan duten etengabeko eboluzioa eta egokitzeko ahalmena baino ez dena. Lorentxoko: proiektu bizia, entzuten dakien erreferentziazko sustatzaile baten eskutik.

Lorentxokon Grupo Eibarrek dituen kalitateak eta akaberak ikusi nahi badituzu, zatoz Bergarako Ernai 1 kaleko gure bulegora, eta aurreko edizioan amaitutako etxebizitzak bisitatu ahal izango dituzu, salgai edo erosteko aukera ematen duen alokairu-erregimenean, dagoeneko bizitzeko prest. Eta presarik ez baduzu eta zerbait txikiagoa behar baduzu, baina "Grupo Eibarren kalitateak" alde batera utzi gabe, gure edizio berria proposatuko dizugu: Lorentxoko P23. Asko gustatuko zaizu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak