Atzoko jardunaldian, besteak beste, 4.0. industriak, konektibitateak, adimen artifizialak, robotikak, bioteknologiak, ekonomia zirkularrak, jasangarritasunak eta zentro adimentsuek duten garrantzia aipatu ziren. Unai Ziarsolok, esate baterako, "enpresak analizatzen ari dira egungo lan ereduak balorea sortzen duen edo ez eta ekosistema honetan beharrezkoa da erakunde desberdinen arteko lankidetza" aipatu zuen.
EXAM4.0 proiektua
EXAM 4.0 proiektuaren helburua da, Lanbide Heziketa, LH zentroak, enpresak, politika arduradunak eta pertsonak (ikaslea, ikaslea,enplegu-eskatzaileak...) biltzen dituzten Europako 5 eskualdeko gaitasun ekosistema eratzea, fabrikazio aurreratuaren sektorean sortu diren beharrak identifikatuz eta erantzuna emanez.