Emakumezko infantilak ere entrenamenduetara bueltan

Jone Olabarria 2020ko ekainaren 16a

Atzo itzuli ziren Bergara kirol elkarteko futbol saileko jokalariak entrenamenduetara. Antzuola eta Bergarako Emakumezko Infantilek Ipintzan elkarrekin egin zuten entrenamendu saioa. Gaur Eztalan arituko dira.

Atzo hasita, lan saioak talde txikietan egiten dabiltza Bergara kirol elkarteko talde federatuetako jokalariak, segurtasun neurriak mantenduz, eta aldagelak erabiltzea debekatuta egonda. Helburua datorren denboraldiko taldeak osatzeko lanean hastea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak