"Taldearen ibilbidea errepasatzeaz gain, diapositibak, bideoak eta bestelako material grafiko ugari erakutsi zuen Pablo Salgadok. Horien artean, adibidez, taldearen lehen kontzertuan euren lagun batek grabatutako bideoa. Kalitate eskasa zuen, baina irudiak indar handia zuen" azaldu du Polborosak.
"DUT taldea anti-martinga zen. Ez zioten batere garrantzirik aspektu horri, eta horregatik da hain berezia liburua. Euskal hardcore eszenan erreferenteak izan arren, beti izan dira oso pertsona umilak eta jatorrak, eta atzoko aurkezpenaren ostean, are argiago geratu zitzaigun hori".
Taldeko gitarrista Xabi Strubell aurkezpenean parte hartzekoa zen, baina azken orduko arazo batengatik ezin izan zen bertaratu. "Pena eman zigun bera ez etortzea. Taldeko gitarrista izateaz gain, Salgadok gazteleraz idatzitako liburua euskaratu zuen Strubellek".