Dolmenen ibilbidea ezagutzeko bisitak berriz ere martxan

Jone Olabarria 2020ko ekainaren 11

Bergarako, Soraluzeko eta Elgoibarko udalek, Debegesa Debabarreneko
Garapen Agentziarekin elkarlanean abiarazi dute bisita gidatuen programa berria. Parte hartzeko, aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta hiru ordu eta erdiko iraupena du, Karakaten hasi eta
Irukurutzetaraino joan-etorria. Udaletik zehaztu dutenez, "ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa". Bisita gidatuak Karakateko aparkalekutik aterako dira, Soraluzen, goizeko 10:00etan.

Aurrez izena ematea beharrezkoa dela gogorarazi dute. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 657 79 46 77 telefonora deituta edo info@begi-bistan.com helbidera idatziz. Ibilaldian parte hartzeko gomendatutako gutxieneko adina 7 urtekoa da.

Egutegia

-Ekainak 14, igandea     10:00             Euskara
-Ekainak 28, igandea    10:00             Gaztelania
-Uztailak 12, igandea     10:00             Euskara
-Uztailak 24, ostirala     10:00             Gaztelania
-Uztailak 26, igandea     10:00             Euskara
-Abuztuak 9, igandea      10:00            Gaztelania
-Abuztuak 30, igandea    10:00            Gaztelania
-Irailak 6, igandea           1o:00            Euskara
-Irailak 27, igandea        10:00            Gaztelania
-Urriak 25, igandea       10:00             Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak