Miguel Altuna 'Lanbide Heziketako bikaintasun zentroak' nazioarteko on-line konferentzian izango da

Jone Olabarria 2020ko eka. 10a, 15:12

Datorren ekainaren 16an egingo duten LHko bikaintasun zentroak (Centres
of Vocational Excellence) nazioarteko konferentzian parte hartuko du
Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroak, partaide den EXAM 4.0
proiektua aurkeztuz.

Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentroa partaide den EXAM 4.0 proiektua online aurkeztuko dute datorren ekainaren 16an, 09:00ean, online bidez egingo duten LHko bikaintasun zentroak koferentzian.

Europar Batasuneko komisioko arlo desberdinetako hainbat hizlari garrantzitsuk parte hartuko dute beraien aurkezpenak eginez, tartean Joao Santos, Europar batasuneko Komisioko Lan, Enplegu eta Inklusiorako Zuzendari Orokorra eta Jorge Arevalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea.

Ostean, Europako zenbait herrialdetako 5 proiektu pilotu aurkeztuko dira, eta hauetako bat, Unai Ziarsolok azalduko duen eta Miguel Altuna partaide den EXAM 4.0 nazioarteko proiektua izango da.

Matrikulazioa zabalik

Era berean, Lanbide Heziketako sistemak moldatzea eta garai berrietara egokituko diren ikasleak formatzea 2ezin beharrezkoagoa” dela iritzita, Bergarako Miguel Altuna lanbide heziketa zentroan gogorarazi dute ekainaren 1etik 19ra arte zabalik dagoela aurrematrikula egiteko epea, bertara joanda edota www.maltuna.eus webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak