Vanesa Gimbertek urtebete gehiago jokatuko du Athleticen

Mireia Bikuña 2020ko eka. 10a, 13:30

Vanesa Gimbert, Athleticeko elastikoarekin.

Bergarako jokalariak 2021eko ekainera arte luzatu du kontratua, eta zortzigarren denboraldia beteko du talde zuri-gorrian. Gimbertek 40 urte bete zituen apirilaren 19an, eta Iberdrola Ligako jokalari beteranoena izango da.

Vanesa Gimbert 33 urterekin heldu zen Lezamara Espanyol taldetik. Ordutik, marka guztiak hautsi ditu Athleticen. 2017-2018 eta 2018-2019 denboraldietan liga eta kopa txapelketetako minutu guztiak jokatu zituen, lehen taldearekin 86 partidu jarraian jokatu ostean. Era berean, aurtengo urtarrilean 200 partiduen langa gainditu zuen zentral postuan jokatzen duen bergararrak. "Jasan dugun konfinamenduak burua geldiarazi eta bihotza askatzea eragin dit. Elitean bi hamarkada eman ondoren, lehen eguneko gogo eta ilusio berberak ditut, eta taldeari ekarpenak egiten jarrai dezakedala uste dut. Agurra iritsiko da, baina ez gaur. Harro nago elastiko hau defendatzen jarraitzeagatik", esan du Gimbertek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak