Angiolillo liburutegiaren eskutik, DUT taldearen argitaratu gabeko materiala ikusi eta entzuteko aukera izango da egubakoitzean, hilak 12, 19:00tik aurrera, Bergarako Kartzela Zaharrean. Hain zuzen, Pablo Salgado idazleak eskainiko du DUT taldearen liburu aurkezpena. Gogorarazi dute aurkezpena orain hiru hilabeterako aurreikusita zegoela, martxoaren 13rako, Tapoi fest 9 ekimenaren barruan. Berrogeialdia hastear zegoela baina, liburu aurkezpena atzeratzea erabaki zuten.
Segurtasun neurriak
COVID-19 gaitzak eragindako pandemia hasi zenetik, honakoa izango da Bergarako Kartzela Zaharrak egingo duen lehen ekintza publiko eta zenbait neurri berezi errepsetatu beharko direla adierazi dute. Hala, maskarilla erabili beharko da, eta norberak eraman beharko du berea, osasun neurriak bermatzeko eserleku batetik bestera gutxienez 1,5 m-ko tartea egongo da eta aforoa %50ekoa izango da. Parte hartzeko dutliburua@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali beharko da.