Aldaketak Bergarako hauteslekuetan uztailaren 12rako, tartean Seminarixoan hiru mahai

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko eka. 8a, 16:05

Hainbat bergarar azken orduan botoa ematean, udal pilotalekuan, 2019ko udal hauteskundeetan.

Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko hainbat baldintza izango dira COVID-19ak eraginda, eta aldaketen artean daude Seminarixoan botoa emateko hiru mahai jarriko direla. Betiere segurtasun distantziak mantentzea helburu, lehen udal pilotalekuan jartzen ziren zortzi mahaietatik hiru Seminarixora pasatuko dituzte.

Esandako moduan, Udalak hainbat aldaketa egin behar izan ditu hauteslekuetan; eta honako hau da Udalak INEri bidalitako hauteskunde mahaien banaketa berriaren proposamena:

Bergaran 17 mahai jarriko dira guztira. Udal Pilotalekuan lehen bost mahaiak izango dira. Aurreko urteetan zortzi jarri izan dira bertan. Gainontzeko hirurak Seminarixoan jarriko dira oraingoan.

Horrez gain, orain arte Domingo Martinez de Irala ikastetxearen jangelan jarri izan dira mahaiak; uztailaren 12an eskola bereko gimnasioan jarriko dira lau mahai.

Martokoari dagokionez, goiko eskolan jarri ohi diren hiru mahaietatik bi bakarrik jarriko dira; eta hirugarrena beheko eskolan, gaur egun elikagai bankuak erabiltzen duen horretan.

Ibarra kalean ohikoa den moduan, Eliza ondoko lokalean, mahai bat izango da.

Eta, azkenik, Osintxuko liburutegian beste mahai bat izango da erabilgarri.  

Mahai berrietarako hautesleak

Egoera honek baldintzatuta, jarritako mahai berrietan honako kaleetan bizi diren bergararrek emango dute botoa:

-(Udal Pilotalekutik mugitutako) Seminarixoko mahaietan: San Martin Agirre plaza, Bidekurutzeta kalea, Ikerleku kantoia, Zabalotegi kalea, Ariznoa plaza, Erregetxo plaza, Komenio kalea, Mizpildi kalea, Madalena plaza, San Pedro kalea, Juan Irazabal pasealekua, Basarte kalea, Ostetako bidea, Xabier Maria Munibe plaza, R. Oiarzabal kalea, Espoloia ibiltokia, Ibargarai hiribidea, Iparragirre kalea, Ramon Maria Lili kalea, Espoloia ibiltokia, Arrizuriaga parkea, Arrizuri kalea, Martzial Agirre kalea, Torreko plaza, Belanbide kalea, Tellaetxe plaza, Ortuibar pasealekua eta Justo Garate plaza.   

-Martokon (Goiko eskolatik mugitutako) beheko eskolan jarritako mahaian: Martokoa kalea, Zubiaurre kalea eta Aritzetako San Miguel auzoa.

Dena den, Udalak gogoratu die bergararrei hauteskunde egunaren aurretik erroldako agiria egiaztatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak