Hiru hilabetez etxetik lanean aritu ostean, martitzenean itzuli ziren entsegu presentzialetara Bergarako Orfeoi Gazteko kideak. Taldeko nagusienei dagokienez, egun bat geroago, eguaztenean itzuli ziren orfeoiko kideak.
Orain arte, aplikazio eta bideo dei bidez aritu dira entseguak egiten, baina aitortu dute "gogoz" zeudela elkar ikusi eta ikasturtea "era duinean" bukatzeko.
Neurri bereziak
Babes neurriei dagokienez, bi metroko distantzia bermatzeaz gain, maskarekin ari dira kantuan: "Musukoekin kantatzea askoz zailagoa da, haize gabe geratzen zarela dirudi".
Horretaz gain, entsegu lokalean pilaketarik ez gertatzeko, aurretik txanda hartzeko sistema bat ezarri dute: "Entsegura era pre-sentzialean etorri nahi duenak izena eman behar du aurretik. Horrela, zehazki zenbat izango garen jakin eta neurriak beharretara moldatzen ditugu".