Meza eta txistularien kontzertua ekainaren 13an San Antonion, Udalaren laguntzarik gabe ere

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko eka. 2a, 13:07
San Antonio auzoko jaiak, iaz.

Bergarako San Antonio auzoko jai batzordeak meza eta txistularien kontzertua antolatzea erabaki du ekainaren 13rako, kalean ekitaldirik ez antolatzeko Udalak egin dien eskaeraren aurrean. "Udalak eskatu zigun kalean ekitaldirik ez antolatzeko, Pentekosteekin egin duten moduan. Ez gaude ados, ezin da dena zaku berean sartu; hirugarren fasean egongo gara auzoko jaien asteburuan eta meza eta txistularien kontzertua antolatuko ditugu segurtasun neurriak hartuta eta karpa guk geuk alokatuta".

Jaiak antolatzeko lantaldean dagoen Patxi Uribesalgok zehaztu du Gorka Artola alkatearekin egon ostean erabaki dutela Udalari eskatutako karpa eurek alokatzea: "Alkateak esan digu ulertzen duela jaietako ekitaldiren bat antolatzeko dugun nahia baina eurek zuhurtziaz jokatu nahi dutela eta ez dutela Udalaren azpiegiturarik utziko; karpa bat nahi badugu, karpa guk alokatu beharko dugula. Eta hori egingo dugu, ekainaren 13an meza eta txistularien kontzertua antolatuko ditugu sikiera".

Meza ermita kanpoan egingo dute, eurek alokatutako karpa batekin.

Meza kanpoan, segurtasun distantziak mantenduz

Meza ermita barruan egin beharrean kanpoan egiteko asmoa dutela dio Uribesalgok: "Barruan ez dago lekurik segurtasun tarteak mantentzeko eta horregatik jarriko dugu karpa kanpoan. 100 aulki jarriko ditugu, kopuru hori etorriko dela kalkulatzen dugu-eta. Ez dago jende gehiagorendako lekua egongo; badira gutxienez 200 urte meza egiten dela eta, baldintzak beteta betiere, ohitura hori mantendu nahi dugu. Ondoren, txistulari bandaren kontzertua ere izango dugu; bizitasun apur bat eman diezaiotela kaleko giroari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak