Ireki dute Bergarako autokarabanen gunea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko mai. 26a, 19:09

Labegaraietako autokarabanen gunea. Argazkia: Bergarako Udala.

Ireki dute berriro Bergarako Telleria kalean, Labegaraieta auzoan, dagoen autokarabana gunea. COVID-19ak eragindako krisiaren hasieran itxi egin zuten; orain, zabalik dagoela, beste ibilgailuek debekatuta izango dute gunera sartzea; eta erabiltzaileek gunea erabili ondoren, egoera higieniko onenean utzi beharko dute.

Zerbitzugune honek autokarabanak aparkatzeko espazioak dauka eta ur-hartuneak ere –urak botatzeko eta hartzeko–. Doako zerbitzua da eta gehieneko aparkaldia da astean hiru egunekoa –jarraituak edo jarraitu gabeak–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak