1943ko jaietako dantzarien argazkia aukeratu dute bergararrek Irala kalerako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko mai. 26a, 17:45

Dantzari bi San Martin plazan, 1943ko Pazko martitzenean. Argazkiaren egilea: T.Jauregi. Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa.

Bergarako Udal Artxiboko argazkiak baliatuta, Udalak martxan jarri zuen lehiaketa bat, herritarrek hiru argazkiren artean aukeratzeko. 1943ko Pazkoetako martitzeneko dantza txapelketako argazkia aukeratu dute, eta "bi asteko epean" jarriko dute Irala kalean, Seminarixoko fatxadan. Argazki erraldoia izango da, 7,20 x 4,80 metroko tamainakoa.

248 pertsonek hartu dute parte lehiaketan, eta honako emaitza hau izan du bozketak:
-1936ko San Martin plazako argazkiak, 85 boto.
-1963ko umeen marrazketa lehiaketa plazan irudiak, 74 boto.
-1943ko Pazkoetako dantza txapelketak, 89 boto.

50 euroko bi bonuren zozketa

Parte hartu duten herritarren artean herriko saltoki eta negozioetan gastatzeko 50 euroko bi bonu zozketatu dira, eta Maialen Marauri eta Jose Mari Larrañaga izan dira irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak