"Arlo guztiak" ukituko dituen plan integrala egin nahi du Bergarako Udalak, "elkarlanean"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko maiatzaren 25a

COVID-19aren ondorioei aurre egiteko plan integrala garatu nahi du Bergarako Udalak herriko norbanakoekin eta eragileekin "elkarlanean". "Denon ahotsarekin" osatu nahi dute plana: Egoera berezi eta gogor honi buelta eman eta herria biziberritzeko aurrera begira dago;  arlo guztiak ukituko ditu plan integralak: "Ekonomia, oinarrizko beharrak, kultura, aisialdia… eta Udalak dauzkan baliabideak horretara bideratuko ditugu", adierazi du Gorka Artolak, bideo baten bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak