Pentsiodunak hasita daude berriro astelehenetan elkartzen

Maialen Regueiro 2020ko mai. 25a, 14:47

Astelehenetako elkarretaratzeei berrekin zieten pentsiodunek joan den astean, eta Debagoienean ere hasi dira elkartzen. Gaur, esaterako, hainbat lagun izan dira Bergarako San Martin plazan. 

Duintasuna elkarteko kide Itziar Usandizagak aipatu du, elkarretaratzeak egiteko sekula baino arrazoi gehiago dituztela. Gainera, azpimarratu du, plazan elkarretaratzeak egin ezean, astelehenero aldarrikapenak balkoietatik egin dituztela. Gauzak horrela, gaurko agerraldia segurtasun neurriak hartuta egin dute, distantziak errespetatuz eta maskarak jantziz, esate baterako.

Murrizketak

Usandizagak adierazi du, pentsiodunen aldarrikapenak beti izan duela lotura, osasun arloan, zaharren egoitzetan edota etxez etxeko zerbitzuan egin diren murrizketekin eta koronabirusak eragindako egoera honek, horiek agerian utzi dituela aitortu du.

Egoiliarrei omenaldia

Gaurko elkarretaratzean, gainera, adinekoen egoitzetan hil direnei omenaldia egin diete: "Egoiliar asko hil dira zaharren egoitzetan eta azken batean, egoitzak egoiliarrak duintasunez bizitzeko dira eta ez bertan hiltzeko. Horregatik, arlo honetan aldaketak egin beharko lirateke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak